Konturatzen ari naiz neuk urte bat edo gehiago daramala hilda,
zure engainuetatik zintzilik, amets goxoa zela uste nuen honetatik erabat
esnatu gabe.
Alde batetik barkamena eskatuko nizuke, behar zenuena baino
gehiago eman nizulako, eta sentitzen dudana ere esango dizut, lagun bezala,
noski.
Bakarrik utzi nauzula,zure engainu eta guzti, konfiantza falta eta guzti
baina nire alboan zeunden. Nik horrela maite zintudan, min egingo zidan egia
ezagutu gabe. Neu izan naiz maitatua izatearen gogoari heldu eta itsu itsuan
aurrerantz joan zena, begiak itxi nituen nahiago izan nuelako sinestea, amestea
errealitate honi aurrez begiratzea baino.